Zarauzko Turismo Bulegoan eta Sortalde parean daude eskuragarri su bolak

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 16a

Bihar izango da Desioak Sutan Sahararentzat ekitaldia, 22:00etatik aurrera.

300 su bola geratzen dira Desioak Sutan Sahararentzat ekitaldirako. Interesa dutenek Turisbo Bulegoan zein Saharautz elkarteak Sortaldea parean jarri dituen postuetan eros ditzakete, bakoitza 3 euroren truke. Bihar izango da Desioak Sutan Sahararentzat ekitaldia, 22:00etatik aurrera. Segurtasun neurriak medio, aurten 2.800 su-bola aireratuko dituzte, iaz baino 1.200 gutxiago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide