Eneritz Aulestiak eta Julen Alonsok irabazi dute Euskadiko trikitilari gazteen lehiaketa

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 16a

Atzo arratsaldean jokatu zuten Zeanurin Euskadiko Trikitilari Gazteen XXXVI. Txapelketa. Sei bikotek hartu zuten parte bertan eta Eneritz Aulestia zarauztarrak eta Julen Alonso oriotarrak irabazi zuten. 144,30 puntu eskuratu zituzten guztira: 36,65 jotean, 35,05 porrusaldan, 36,50 fandangoan eta 36,10 arin-arinean. (Argazkiak: Ibon Errazu)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide