Gaur gauean, suak eta Demode Quartet Zarautzen

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 16a

23:00etan botako dituzte su artifizialak, eta ondoren izango da ikuskizuna.

Aurrera doa Aste Nagusia. Duela bi egun bota zuten txupinazoa, eta igandera arte askotariko ekitaldiak izango dira. Gaur, Ama Birjinaren bigarren egunean, buruhadi eta trikitilariekin kalejira izango da herrian 12:00etan zein 19:00etan. Atzo gauean bezala, gaur ere su artifizialak botako ditu Ricardo Caballer etxeak 23:00etatik aurrera. Ondoren, Demode Quartet taldearen emanaldia izango da Daman atondu duten oholtzan. Joli Paskualena, Mikel de la Fuente, Mikel Huitzik eta David Roscok osatutako laukoteak abestiak a capella eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko dute. Ekitaldia irekia izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide