Ekitaldi ugari Zarautzen, Ama Birjinaren Egunean

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 15a

Goizean, VII. Zarauzko A.E. Ikurriñak jokatu dituzte emakumezko zein gizonezkoek; eguerdian buruhandi eta erraldoiak ibili dira kalean, trikitilariek lagunduta eta 13:00etan, berriz, Lizarrako Dultzaineroek girotu dituzte herriko kaleak. Arratsaldean jende ugari bildu da itsas pasealekuan atondu duten oholtzaren inguruan, LaRessistens taldeak eskainitako Kontu Kontari ikuskizunaz gozatzeko. 23:00etan izango da Aste Nagusirako antolatu duten su artifizialen lehenbiziko saioa, Ricardo Caballer etxearen eskutik. Drindots taldeak girotuko du ondorengoa.

[flickr_set id="72157671560700812"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide