Danimarka, hurrengoa

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 15a

Mikel Amilibia eta Eneko Goenagaren taldeak, Espainiak, Frantziaren kontra galdu du multzokako ligaxkako azken partida.

Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak, Espainiak ezin izan dio Frantziari aurrea hartu. 27-29 galdu dute Europako Eskubaloi Txapelketako multzokako ligaxkako azken partidan. Hala, punturik gabe heldu da Espainia txanda nagusira. Danimarka eta Eslovenia izango dituzte txanda horretan aurrez aurre. Danimarkaren kontra lehiatuko da lehenbizi, asteartean, 17:00etan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide