Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia gaur hasiko dira Europako Txapelketa jokatzen

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 11

Hilaren 21a bitartean jokatuko da kirol ekitaldia.

Kroazian dira Eneko Goenaga zarauztarra eta Mikel Amilibia oriotarra, jubenil mailako Europako Eskubaloi Txapelketa jokatzeko. Gaur izango dute lehenbiziko partida Espainiako selekzioarekin, 17:00etan, Norvegiaren kontra. Streaming bidez jarraitu ahalko da norgehiagoka. Suitzaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostiralean, eta Frantziaren kontra igandean. 17:00etan izango dira partida guztiak. Duela aste batzuk Zarauzko Hitzari aitortu zioten txapelketa horretan jokatu ahal izatea "sari bat" dela haientzat. Irakurri esteka honetan bi gazteei egindako erreportajea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide