Ostiralean inauguratuko dute 'Itsasbazter natura 'erakusketa

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 9a

Larunbatean egingo dute udako enkantea Ispilu Arten

Erakusketa berria antolatu dute Ispilu Arte galerian: Itsasbazter natura izenekoa. Bertan hainbat artisten lanak jaso dituzte, besteak beste, Juan Luis Mendizabal Mendi, Ainize Txopitea, Marian Aranburu, Viki Claramunt eta Udane Juaristirenak. Ostiralean inauguratuko dute erakusketa berria. 20:00etan jarri dute hitzordua. Larunbatean, berriz, ohiko udako enkantea izango da. Bestalde, argazki lehiaketa ere antolatu du galeriak eta dagoeneko eman daiteke izena. Ispilu Artera bertara jo beharko da horretarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide