Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abuztuaren 15era arte izango dira ikusgai HAZn.
Dagoeneko jarri dituzte ikusgai datorren irailaren 25eko Euskal Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabiliko dituzte hautesle zerrendak. Zehazki, HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuan (Etxezabala, Kale Nagusia, 29) jarri dituzte.
2016ko maiatzaren 30a bitartean Zarautzen erroldatuta daudenak agertzen dira zerrenda horietan. Erreklamatu ahal izateko, NAN edo pasaportea aurkeztu beharko dira.
Abuztuaren 15era arte kontsultatu ahalko dira zerrendok, ondoko ordutegian: astelehena-ostirala bitartean, 08:00etatik 15:00etara, eta ostegunetan, arratsaldez ere bai, 15:00etatik 19:00etara.
Hautesle zerrendez gain, bozkatzeko mahaien kokapena eta lokalak kontsultatu daitezke.