Zarauzko Triatloi Elkarteak bazkaria antolatu du hilaren 11rako Izeta sagardotegian, pantaila erraldoian zarauztarraren lasterketa zuzenean jarraitzeko.
Abuztuaren 20an hartuko dute parte Ainhoa Muruak Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan. Proba bertatik bertara jarraitu eta zarauztarrari babesa agertzeko hitzordua antolatu du Zarauzko Triatloi Elkarteak. Hain zuzen, Izeta sagardotegian bazkaria egingo dute eta lasterketa zuzenean eskainiko dute pantaila erraldoian.
Honakoa izango da menua: entsalada nahasia, frijituak, txuleta, postrea, kafea eta sagardoa nahi beste. 30 euro kostako da. Haurrentzat menua ere izango da. info@zarauzkotriatloia.com helbidera idatzi beharko da izena emateko. Ekitaldi irekia izango dela argitu dute, eta hilaren 11a, osteguna, izango da azken eguna izena emateko.