Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak hilaren 11ean hasiko badituzte ere, gaur hasi dira lehenbiziko ekitaldiekin.
16:00etan bota dute suziria eta mus txapelketa jokatu dute ondoren. Gerora heldu da dantzan jartzeko ordua: Ye Mambo Txikis taldeko dantzariekin aritu dira salsa ikasten eta dantzatzen. Ondoren, dantzariek eurek eskaini dute ikuskizuna. 19:30ean, berriz, pintxo potea egingo dute auzoko tabernetan, Zarautz'TRIK taldeak girotuta.
[flickr_set id="72157670980898840"]