Abuztuaren 17tik 21era jokatuko da Zarautz Hiria Pilota Torneoa

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 3a, 13:29

Aspe eta Asegarceko pilotariek jokatuko dituzte binakako partidak, Aritzbatalde pilotalekuan. Abuztuaren 17an eta 19an finalaurrekoak izango dira, eta 21ean finala. Sarrerak partiden egunetan erosi ahalko dira lehiatilan.

Gaur goizean aurkeztu dute esku pilotako Zarautz Hiria Torneoa, Argiñano jatetxeko terrazan. Bertan izan dira Aspe eta Asegarce enpresetako ordezkariak, Inaxio Errandonea eta Rafa Etxeberria, Xabier Txurruka alkatea eta lehian parte hartuko duten pilotarietako batzuk. Josetxo Lizartza kazetariak eman ditu argibideak: bi finalerdi—bata Asegarceko pilotarien artean eta bestea Aspekoen artean—eta finala jokatuko dituzte Aritzbatalde pilotalekuan. Lehenbiziko finalaurrekoa hilaren 17an izango da, 17:00etan, Asegarceko Olaizola II.a-Untoria eta Urrutikoetxea-Albisuren artean. Abuztuaren 19an jokatuko dute bigarren finalerdia Aspeko pilotariek: Irribarria-Merino II.a eta Altuna III.a-Zabaleta bikoteek, hain zuzen. Ordu berean izango da. Finala, berriz, abuztuaren 21ean jokatuko dute. Errandoneak adierazi du txapelketak "arrakasta" izango duela, eta, bereziki, Irribarria-Merino II.a eta Altuna III.a-Zabaletaren arteko partida "oso erakargarria" izango dela aurreratu du. "Goi mailako bi bikote dira". Gogoratu du finalean, Elezkano II.ak lehenbiziko aldiz jokatuko duela Asperekin, eta espero duela etorkizunean "pilotari garrantzitsua" izatea. Asegarceko ordezkariak nabarmendu du Olaizola II.a-Untoria eta Urrutikoetxea-Albisu "une honetan sasoi gehien duten bikoteak" direla. "Onenak ekarri ditugu, ea partida onak izaten diren". Horiez gain, beste bina partida ere jokatuko dituzte egun bakoitzean: hilaren 17an, Retegi Bi-Irusta eta Artola-Ibai Zabalaren artean bata, eta Elordi-Martija eta Laso- Imazen artean bestea; hilaren 19an, Arretxe II.a-Ladis Galarza eta Jaka-Tolosaren artean bata, eta Agirre-Iturriaga eta Dario-Merinoren artean bestea, eta finalaren egunean, berriz, Elezkano II.a-Tolosa eta Artola-Aretxabaletaren artean bata, eta bestea, Arteaga II.a-Imaz eta Ugalde-Cecilio artean bestea. Txapelketarako pilota loteen zozketa ere egin dute aurkezpenean. Jarraitu albistea irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide