Etxeraten elkarretaratzea Orioko hondartzan. (Amaia Ventas)
Elkarretaratzearekin "dispertsio politikaren amaiera" eskatu nahi du Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak. Horretarako Euskal Herriko hainbat hondartzetan egingo dituzte elkarretaratzeak igandean 12:00etan, besteak beste Orioko Antilla eta Zarauzko hondartzetan. Modu horretan salatu nahi dute "euskal preso politikoek eta beren senide eta lagunek salbuespen egoera pairatzen" jarraitzen dutela. "Dispertsioa, salbuespeneko politika bat, ia hiru hamarkada dituen anomalia". Horregatik, "isilarazitako egoera bati ahotsa eman nahi" dio Etxeratek.