Aurreikuspenen arabera, 2017ko lehen hilabeteetarako prest izango da Astiko gimnasioa eta aldagela berrien eraikina. Zarauzko Udalak egin du dagoeneko esleipena: Campezo S.A. enpresa arduratuko da lanak egiteaz. Datorren abuztuaren 8an, astelehenean hasiko dira lanekin eta 20 aste iraungo dute. Horretarako, 966.872,59 euroko aurrekontua (BEZ barne) baliatuko dute, "aurtengo inbertsiorik handiena".
Iban San Martin Kirol eta Zerbitzuetako zinegotziaren arabera, instalazio berriekin, "bereziki, errugbi eta futboleko taldeei entrenatzeko egoera nabarmen hobetuko zaie". Hain zuzen, errugbi zelaiaren ondoan dagoen aldagelen eraikina handituko dute. Egungo eraikinaren eraikigarritasun fisikoa 220 metro koadrokoa da, eta 1982an eraiki zuten. "Asti kirolgunearen eta Zarauzko kirol beharrak aztertzen aritu gara eta egindako gogoetaren ondorioz, aldagela gehiago egitea ezinbestekoa zela ondorioztatu genuen", nabarmendu du San Martinek.
Albiste osoa
Zarauzko Hitzaren webgunean irakur daiteke.