Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostegunean eta ostiralean izango da garagardo jaialdia, eta hamabi garagardo etxek parte hartuko dute ekimenean; tartean Zarautz Beer Companyk.
Zarautz Beer Festivalek artisau garagardoa izango du ardatz, eta artisau garagardo lehiaketa eta dastaketa egingo dituzte ostegunean eta ostiralean Lege Zaharren enparantzan. Hamabi artisau garagardo etxek parte hartuko dute, tartean Zarautz Beer Companyk. Jaialdia 12:00etatik gau erdira zabalik izango da egunero.