Getaria-Zarautz traineruak bandera irabazi du asteburuan Zumaian

Getariako Hitza 2016ko abuztuaren 2a

Getaria-Zarautz traineruak bandera irabazi du Zumaian. (Joxemari Olasagasti) Larunbatean Gipuzkoako Emakumezkoen Traineru Ligako estropada jokatu zen Zumaian, eta Getaria-Zarautz ontziak irabazi zuen bandera preziatua. Egun berean Euskotren Ligako traineruek hitzordua izan zuten Pasaian, eta aurkari nagusiak Zumaiako estropadan izango ez zirela jakinda "banderaren bila" atera ziren neskak uretara. Lehen luzea oso ona egin zuen Getaria-Zarautz ontziak, eta "ziaboga primerakoa eman ez arren, 8 segunduko aldea atera genien aurkariei" azaldu du Aizpea Peña arraunlariak. Bueltako luzea ez zen aurrekoa bezain ona izan, baina bandera irabaztea lortu zuen eskualdeko taldeak. "Estropada eremua berezia da, alboko olatua du, baina guk Getarian horrela entrenatzen dugunez, irabazteko kontzientziatuta atera ginen” gehitu du Peñak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide