Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako Adingabeen Auzitegiak hartu du erabakia, azpeitiarraren "eboluzioa positiboa" delako.
Amaia Azkueren hiltzaile Ander Etxeberriak Ibaiondo adingabeen zentroan igaroko du beste urtebete. Donostiako Adingabeen Auzitegiak hartu du erabakia, azpeitiarraren "eboluzioa positiboa" delako.
Etxeberriak 2011ko abuztuaren 17an, 18 urte bete bezperan, aitortu zuen Azkue hil izana. Dena den, bost hilabete lehenago, urte hartako martxoan, hil zuen Azkue. Bere burua entregatzean aitortu zuen krimena Etxeberriak, baina gero atzera egin zuen, eta errugabetzat jo zuen bere burua. Hala ere, epaileak frogatutzat jo zuen gertatutakoa.
Orduan adingabea zen, eta hamar urteko itxialdia ezarri zion epaileak. Zigor hori betetzean bost urte egon beharko du zaintzapeko askatasunean. Azpeitiarrak zigor erdia bete du gaur gaurkoz, eta 23 urte dituen arren ez dute Ibaiondotik espetxera eramango. Izan ere, epaileek uste dute zentroak jarraitzea "birgizarteratzeko faktore garrantzitsua" dela.