Ojangurenek eta Zendoiak irabazi dute Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldia

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 31

Gaur 12:00etan Getariako portuan eman diote hasiera 46. Getaria Zarautz Itsas Zeharkaldiari. 1925 igerilarik parte hartu dute lehian, eta bost txandatan banatuta atera dira irteera puntutik. Lehen postua lortzeko lehian norgehiagoka estua jokatu dute gizonezkoen mailan, lehen hiru igerilariak pare-parean iritsi baitira Zarauzko hondartzara. Azkenenean Alex Ojanguren donostiarra izan da azkarrena 00:33:36 denbora eginda, zazpi segundu gehiago behar izan ditu Ander Arruabarrena hendaiarrak helmugara iristeko, eta gertu izan dute Luis Goñi hernaniarra. Zarauztarren artean Orion bizi den Unai Zabala igerilari eta triatleta gaztea izan da azkarrena 00:35:43 denbora eginda. Inaxio Illarramendik 00:37:15 denbora behar izan du ibilbidea osatzeko, eta gizonezkoen mailan hirugarren zarauztarra Asier Etxabe izan da. Emakumeei dagokionean Amaia Zendoia donostiarrak irabazi du zeharkaldia ibilbidea 00:35:54 denboran osatuta. Bigarrena Maialen Saez (00:36:43) izan da eta hiruharrena Ione Vilar (00:36:50). Zarauztarren artean Nora Zabala izan da azkarrena 00:41:25 denboran helmugaratuta. Bigarren iritsi da Leire Marauri (00:41:45) eta hirugarrena izan da Edurne Bombin (00:42:03). Argazki gehiago Zarauzko Hitzan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide