Ilusioak Kroaziara bidean

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 29a

Jubenil mailako Europako Txapelketan ariko dira Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia eskubaloi jokalariak. Abuztuaren 11tik 21a bitartean jokatuko da kirol ekitaldia.

Ezkerretik hasita, Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia eskubaloi jokalariak. (Aritz Mutiozabal) Duela aste batzuetatik gogotsu eta gogotik ari dira prestatzen Zarauzko Eskubaloiko jokalari Eneko Goenaga zarauztarra eta Mikel Amilibia oriotarra, abuztuan Kroazian jokatuko den jubenil mailako Europako Txapelketarako. Espainiako selekzioko hautatzaile Alberto Suarezek 16 jokalariz osatutako taldea osatu du, eta horien artean da bikotea. Nazioarte mailako estreinako txapelketa inportantea dute honakoa, eta hitz potoloak direla jakin badakite ere, jokatzeko irrikaz daude. Goenaga infantiletatik ibili da Espainiako selekzioarekin jokatzen, eta deialdiak ez du ezustean hartu. Amilibiak, ordea, ez zuen espero. "Denboraldian zehar gorabeherak izan ditut. Egia da bukaera aldean ongi ibili naizela, baina ez nuen uste deituko nindutenik", azaldu du oriotarrak. "Ekaina erdialdean jokalari berri batzuk Oviedon kontzentratu gintuzten, tartean Oihan Balentziaga taldekidea eta ni. Ondoren, nirekin kontatzen zutela esan zidaten, eta sekulako ilusioa egin zidan". Albiste osoa, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide