1.925 igerilarik hartuko dute parte Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 28a

Igandean jokatuko da proba, 12:00etan hasita. Aurretik, gaztetxoen txanda izango da, 10:30ean.

Zarautz Balea igeriketa taldeko presidente Iñigo Ugarte eta Kirol zinegotzi Iban San Martin. (Aritz Mutiozabal) Uda sasoiko kirol ekitaldi klasikoa da Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldia. Zarautz Balea igeriketa taldeak antolatuta, 46. aldiz jokatuko dute igande eguerdian, eta aurten ere parte hartze "arrakastatsua" izango duela jakitera eman du igeriketa taldeko presidente Iñigo Ugartek. Maiatzaren 9an ireki zuten izena emateko aukera, eta ordu eta 20 minutuan dortsal guztiak agortu ziren; itxaron zerrenda ere ordu erdian bete zen. "Argi dago Espainiako Estatuko zeharkaldi garrantzitsuena dela, bai parte hartzeagatik bai antolakuntzagatik. Horrez gain, Europa mailan ere bere tokia du. Esan genezake lehenengo bost proben artean gaudela", adierazi du Ugartek. Urtez urte "hobetzen" eta "parte hartzaile kopurua igotzen" doan proba da. Aurten 1.925 igerilarik eman dute izena, iaz baino 125 gehiagok; eta horietatik 1.420 gizonezkoak dira, eta 505 emakumezkoak. Azken hamar urtetan %65 igo da gizonezkoen parte hartzea, eta %84 emakumezkoena. Jarraitu albistea irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide