Donostia-Donostia Klasikoko tropela. (Aritz Mutiozabal)
Larunbatean izango da Donostia-Donostia Klasikoa txirrindularitza proba, eta horrek eragina izango du inguruko errepideetan. 11:30ean Donostiatik aterako dira txirrindulariak, eta Oriotik pasatu ondoren, Zarautzera 12:15ak inguruan helduko dira, N-634 errepidetik. Nafarroa kalea zeharkatu ostean, Meagara joko dute. Udaltzaingoak bidegurutze guztiak itxiko ditu 11:45ean, eta ez dira bideak irekiko azken txirrindularia pasatu arte.