Xabier Txurruka alkatea, Astiko aisialdi gunean. (A. Ventas)
Xabier Txurruka alkateak agerraldia egin du gaur goizean Astiko aisialdi gunean. Bi berri eman ditu bertan: batetik, jakinarazi du Plan Bereziari hasierako onespena eman diotela, eta bestetik, aisi gune horretan Txintxililk II SL enpresak jarritako itxitura kendu duela udalak. Emakidaren lehiaketako pleguetan jasotako eraikigarritasuna finkatzeko idatzi dute Plan Berezia, eta atzo bertan eman zioten lehenbiziko onespen hori, Gobernu batzarrean.
Alkateak gogoratu du pleguetan eraikigarritasuna bikoiztu zutela eta, ondorioz, Plan Orokorrak finkatutakoa ez zela betetzen. Horregatik, alkateak berak ekainaren 9an, dekretu bidez, eskatu zien Hirigintza eta Ingurumen sailei Plan Berezia idazteko. Helburua 2014ean onartutako pleguei estalki juridikoa ematea da. "Aurreko agintaldi amaieran, EH Bilduk, PPren babesarekin, onartu zituen badintzek ez zuten Plan Orokorrak finkatutako legezkotasuna betetzen". "Korrika eta presaka" onartutako plegu horiek "ez zuten inongo sostengu juridikorik", nabarmendu du. Orain egoera "legeztatu" egin dute.
Irakurri albistea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.