Gaur zabaldu dute
Hasi da ikuskizuna. Georges Melies eta 1900eko zinema erakusketa ibiltaria. Antzezle, antzerki zuzendari, mago, marrazkilari eta zinemagile frantsesari buruzko atzera begirakoa da, eta haren eskutik XX. mende hasieran zinemak izan zuen bilakaera jaso dute bertan. Hain zuzen, Melies izan zen zinema ikuskizuna sortu zuena, 1931ean Louis Lumierek aitortu zuen bezala. "Nik sortu dut zinematografoa, baina zu izan zara ikuskizun zinematografikoa deskubritu duzuna. Istorioak kontatu dituen lehenbizikoa izan zara".
Istorioak kontatu, zientzia-fikzioa bultzatu eta jendea kulturizatu zein entretenitzea izan zen Meliesen ekarpena. 1891ean erosi zion Robert William Paul enpresa gizonari zinematografo bat—Lumiere anaiek sortu zuten, baina ez zioten saldu nahi izan, filmen modak urtebete iraungo zuela argudiatuz—. 1896ean sortu zuen bere lehenbiziko filma,
Une partie de cartes (Karta partida bat) eta hortik aurrera, 500 filmetik gora ekoitzi, sortu eta banatu zituen, 1912ra bitartean.
Le voyage dans la Lune (Ilargira bidaia) izan zen haren lan ezagunenetariko bat.
Irakurri albistea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.