Bi zarauztar Gipuzkoako dardo selekzioan jokatzeko sailkatu dira asteburuan

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 25a

Gipuzkoako dardo selekzioan bi zarauztarrek parte hartuko dute. (Joseba Unanue) Igandean Zarautzko Gaba tabernan Gipuzkoako dardo selekziorako azken sailkatze fasea jokatu zen. Bertan parte hartu zuten lurraldeko dardo jaurtitzailerik trebeenak, eta lehia estua jokatu zuten. Joseba Unanue antolatzaileak adierazi duenez, "maila altua ikusi ahal izanda da txapelketa osoan eta zihur gaude sailkatu diren jokalariekin emaitza aipagarriak eskuratzeko aukera izango dugula hurrengo lehiaketetan". Gipuzkoako selekzioarekin jokatzeko txartela lortu dutenen artean bi zarautztar daude; Raul Hernandez eta Iñaki Abruza. Hernandez izango da gainera aurten Gipuzkoako Selekzioaren kapitaina, lehen postua eskuratu baitzuen finalean. Selekzioaren hurrengo partida Iruñan izango da irailaren 24an Nafarroako selekzioaren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide