Teodoro Malo txurrogilea. (Maitane Subijana)
Euskaldunek jatea izugarri gustuko dutela eta normalean jai guztiak mahai inguruan ospatzeko ohitura dagoela topiko bat bilakatu da. Hori dela eta, Euskal Herrian badira gutizia ugari dauden makina bat txoko. Batzuek hotzarekin eta katilukada bat txokolate berorekin lotuko dituzte txurroak, beste askok, berriz, uda sasoiko produktutzat joko dute.
Herriko jaiekin batera txurrogileen postuak jarri ohi dituzte batean eta bestean. Zarautzen, uda denboraldia hastearekin batera, txurroen usaina barreiatzen da kaleetan barrena; Nafarroa kalean dagoen Teodoro Malo txurrogilearen San Miguel postutik zabaltzen den usaina da.
Zarautzen maitatua da Malo, herritar batzuk uztaila hastearekin batera, bera noiz iritsiko zain egoten dira: "Ni heltzeko zain izaten dira batzuk txurroak jateko. Eskuzabalik eta irribarrez hartzen naute". Bezero gehienak herrikoak dituela eta elkarren artean "giro aparta" dutela azpimarratu du Malok.
Txurrogileak 40 bat urte daramatza Zarautzera etortzen, 23 urte zituela etorri zen lehenengoz. "Bizitza bilatu behar izaten genuen aurrera jarraitzeko eta Zarautzek ordurako bazuen ospea, hona etorri eta ordutik hementxe gabiltza urtero", dio Malok.
Erreportajea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.