Realak eta Vila-realek lagunarteko futbol partida jokatu zuten larunbat arratsaldean Zarauzko Asti futbol zelaian, eta bana berdindu zuten. Realeko zaletuak bertaratu ziren batik bat partida ikustera, baina Vila-realekoak ere nabarmendu ziren zelaiaren bueltan.