Arratsaldean zabalduko dute 'Bizitza eraikitze bidean' erakusketa Zarauzko Merkatu plazan

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 21a

Marijose Recalde artistak bisita gidatua eskainiko du, 19:00etan,

Eskultura, grabatu xilografikoak, ate tailatu eta estanpatuak, erretratuak, marrazkiak, collage-ak... Diziplina anitz eta aro ezberdinetako artelanak bildu ditu Marijose Recaldek Bizitza eraikitze bidean erakusketan. Gaur, osteguna, arratsaldean inauguratuko dute, 19:00etan, Merkatu plazan, eta bertan izango da artista, bertaratzen direnei bisita gidatua eskaintzeko. Irailaren 18ra arte izango da ikusgai bilduma, egunero, 11:00etatik 13:30era eta 18:30etik 21:00etara. Horrez gain, udan zehar zenbait tailer ere eskainiko ditu Recaldek; aurrerago jakinaraziko dituzte datak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide