Zarauzko Udalak 150.000 euroko laguntza emango dio ZKEri

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 21a

Lizardi institutuko pista estaltzeko oinarrizko proiektua "urtea amaitu aurretik" prest izango dela jakitera eman zuen Xabier Txurruka alkateak.

Esteban Collantes, Xabier Txurruka eta Iban San Martin, atzoko lankidetza hitzarmenaren sinadura ekitaldian. (Aritz Mutiozabal) Zarauzko Udalak eta Zarautz Kirol Elkarteak urteko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo arratsaldean. Hitzarmenaren bitartez, udalak 150.000 euroko diru laguntza emango dio ZKEri, kirol jarduera nahiz partaidetza sustatu eta kirol ekitaldien antolaketan laguntzeko. Iaz baino %20 jasoko du, eta Esteban Collantesek modu positiboan baloratu zuen: "Udalak egiten duen apustua handia da, eta ZKEko atal guztiak oso pozik jaso dute albistea. Egia esan, ezin hobeto datorkigu gure kirol jarduerak aurrera eramateko". ZKE herri-onurako eta irabazi asmorik gabeko kirol erakundea da, eta egun 11 kirol atalez osatuta dago, milatik gora lizentziarekin. Xabier Txurruka alkateak nabarmendu zuen “erreferentziazko kirol elkartea" dela herrian, eta udalaren babes osoa duela. "Izan ere, antolatzen dituen jarduera guztiak interesgarriak dira herriarentzako". Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide