Pili Zabala (EITB)
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko zuzendaritzak atzo jakinarazi zuen Pili Zabala (Tolosa, 1968) Zarauzko bizilaguna proposatuko diela oinarriei Eusko Jaurlaritzako lehendakarigai izateko, eta gaur eman dituzte xehetasunak prentsaurreko batean. Zabalak azaldu du aurkeztu zioten proiektuarekin identifikatuta sentitu zela: "Neurea bezala sentitu nuen; eskubide sozialak eta giza eskubideak defendatuko ditugu".
Azpimarratu du "inor baztertuko ez duen proiektua" nahi duela: "Badakidalako zer den baztertua sentitzea". Bestalde, garrantzitsutzat jo du "klientelismo politikoa deuseztatzea; denek aukera berdinak izan behar dituzte". Aitortu du "ardura handia" duela: "Euskadik behar duen pertsona naizela uste dut; emakumea, gainera, hori garrantzitsua iruditzen zait". Zabalaren esanetan, "alderdi guztiekin" egin nahi du lan: "Helburua ez da besteei tokia kentzea; sentsibilitate guztiekin hitz egingo dut".
Jarraitu albistea irakurtzen
Berria.eus-en.