Jose Luis Rebordinosek Donostiako Zinemaldiari buruzko solasaldia eskainiko du hilaren 30ean. (Nerea Lizarralde/Irutxuloko Hitza)
Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek antolatutako Zineleku programa berriaren helburua ez da soilik gazteak ikus-entzunezko eta ekoizpen alorrean trebatzea. Harago doa: ikuspegi komunitarioa lantzea da asmoa, zinemarekin lotura estua duten diziplina askotariko prestakuntza eskainiz parte-hartzaileei. Horretarako, udaleku bereziak antolatu dituzte Zarautzen. 15-28 urte bitarteko 40 bat gazte Igerain aterpetxean bilduko dira hamar egunez, larunbat honetatik abuztuaren 1era, zehazki. Bertan, zinema lantegiak, profesional zinematografikoen eskola magistralak eta bestelako arte diziplinak landuko dituzte, kasu.
Irakurri albistea osorik,
Zarauzko Hitzaren webgunean.