Izeta IV.a hirugarren eta Eizagirre laugarren, Euskadiko harri txikietan

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 19a

Inhar Urruzuno izan zen txapeldun, eta Aimar Irigoien txapeldunorde.

Igandean jokatu zuten Harri Txikien Euskadiko Txapelketa, Alegiako festetan, eta Inhar Urruzuno ondarroarrak jantzi zuen txapela. Lau harrirekin aritu ziren lehian, bakoitzarekin hiru minutuko lanean: 125 kiloko errektangularra, 125 kiloko kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin, hain zuzen ere. Aimar Irigoien errezildarra izan zen bigarrena, eta. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Iñigo Eizagirre zarauztarrak hirugarren eta laugarren postuan bukatu zuten, hurrenez hurren. Sailkapena 1. Inhar Urruzuno. 12.100 kilo, eta 104 jasoaldi (30 errektangularra; 29 zilindroa, 18 kubikoa eta 27 bola) 2. Aimar Irigoien. 12.037,5 kilo, eta 103 jasoaldi (30 errektangularra; 30 zilindroa, 19 kubikoa eta 24 bola) 3. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a. 10.950 kilo, eta 94 jasoaldi (26 errektangularra; 26 zilindroa, 20 kubikoa eta 22 bola) 4. Iñigo Eizagirre. 10.137,5 kilo, eta 87 jasoaldi (24 errektangularra; 25 zilindroa, 17 kubikoa eta 21 bola) Argazki bilduma ikusteko egin klik, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide