Leticia Gaspar lehiaketaren irabazlea. (Zarauzko Hitza)
Atzo, igandea, jokatu zuten Aire Zabaleko Pintura Azkar Lehiaketa, Zarauzko Alde Zaharrean. Artezaleak taldeak antolatutako eta Zarauzko Udalak babestutako ekitaldian, guztira, 27 lagunek hartu zuten parte. Hainbat urtetan pintura lehiaketa horretan parte hartu izan duen eta duela gutxi zendu den Javier Arocena izan zuten gogoan. Leticia Gaspar plentziarrak irabazi zuen lehenbiziko saria, Bartzelonako Aida Maurik bigarrengoa eta Jon Idigoras ermuarrak hirugarrena.
Andrea Luengo izan zen herriko saria jaso zuen zarauztarra, eta Paula Espigarosek aipamen berezia jaso zuen haurren mailan. Atzo egindako lanak Etxezabalako erakusleihoan izango dira ikusgai.
Zarauzko Hitzaren webgunean ikus daitezke lehiaketako argazkiak.