Lore eta landare azoka izango da larunbatean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2016ko uzt. 18a, 14:22

10:00etatik 14:00etara izango da, Zigordia kalean.

Zortzigarren urtez antolatu dute Lore eta landare azoka. Bertako nahiz kanpoko saltzaileek askotariko postuak jarriko dituzte Zigordia kalean: barneko landareena, sasoikoena, usaindunena, zuhaixkena... Horrekin batera, lore eta landareekin lotura duten bestelako produktuak ere jarriko dituzte salgai, besteak beste, xaboiak, kosmetikoak, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta pitxiak. Udalak nabarmendu du "arrakasta handia" izan ohi dutela halako ekimenek, herritarrei erosketa gune egokia eskaintzeko eta ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko aukera ematen dielako, zuzeneko harremanak sortuz saltzaileen zein kontsumitzailearen artean. "Elkar ezagutza horrek aukera ematen du erostera goazen produktua nola ekoitzi duten jakiteko. Beraz, konfiantza handiagoa sortzen da saltzaile eta kontsumitzailearen artean". Hori dela eta, herritarrak azokan parte hartzera animatu ditu udalak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide