Hiru garaipen zarauztarrentzat Halterofiliako Kriteriumean

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 18a

Amaia Gomezek irabazi du emakumezkoen mailan eta Stepan Tsirkinek gizonezkotan. Taldeka, ZKEko gizonezkoak izan dira txapeldunak.

Larunbatean jokatu zuten 48. Halterofilia Kriteriuma, Jose Mari Illarramendiren omenez. 12:00etan hasi eta 21:00etara arte "ikuskizun aparta" izan zen malekoian. Sol y Luz Burgos, Crossfit Zurriola eta ZKEko hiru pultsolariko 8 talde lehiatu ziren gizonezkoen mailan, eta azken bigarrengo bi taldeetako launa kide emakumezkoen kategorian. Horrez gain, banaka ere lehiatu ziren kategoria bakoitzean. ZKEko Halterofilia sailetik gogoratu dute nesken txapelketa jokatu den lehenbiziko aldia izan dela aurtengoa. Guztira, 31 pultsolarik hartu zuten parte kriteriumean, 8 neska eta 23 mutil. Horien artean, 21 ziren ZKEkoak. Zarauztarrek hainbat garaipen lortu zituzten. Batetik, gizonezkoen mailan ZKEko Stepan Tsirkin nagusitu zen. Hiru urtetan hartu du parte Tsirkinek proba horretan, eta aurten irabazi du lehenbiziko aldiz. Halterofilia sailetik gogoratu dute 15 urte igaro direla Zarauzko pultsolari batek postu hori eskuratzen zuenetik. Bigarren ZKEko beste batek egin zuen: Iker Guillamonek, hain zuzen. Jarraitu albistea irakurtzen, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide