Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
IX. Bixigu Eguna Ikurriña jokatu dute eguerdian.
Irabazlearengandik, Ondarroako traineruarengandik (20:17,64) 12 segundutara heldu da Getariakoa, 20:29 denbora eginez. Zarauztarrak, berriz, zortzigarren egin dute, 20:56,44 denborarekin, eta oriotarrek 21:01,84 denborarekin, bederatzigarren. 20:19,84 denbora eginda, lekeitiarrak izan dira bigarrengoak. Jende ugari bildu da norgehiagoka bertatik bertara jarraitzeko.
Gaurko jardunaldiaren ostean, Getaria bigarren postuan dago sailkapen orokorrean , 57 punturekin, Ondarroaren atzetik (70 puntu). Orio, berriz, 7. postuan dago, 33 punturekin eta Zarautz 9.a, 23 punturekin.