Hirukoen lehia malekoian

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 16a

3x3 Saski Basque txapelketa ari dira jokatzen Zarauzko itsas pasealekuan.

Udako lehenbiziko saskibaloi hitzordua gaur hasi dute eta bihar amaituko dute: 3x3 Saski Basque txapelketa, alegia. Aurreko urteetan bezala, zortzi joko eremutan —lau saski berezitan, eta beste lau txikiagotan— neurtzen ari dira indarrak parte-hartzaileak. Benjamin, kimu, infantil, kadete, jubenil eta senior mailetako 130 taldetik gora ariko dira lehian ZASTek antolatutako txapelketan. Horrez gain, beste hainbat jarduera ere antolatu dituzte, osagarri moduan. Gaur, 18:00ak eta 19:00­ak artean, Atzegiko jokalariek ordubeteko lehiaketa egingo dute, bost taldetan banatuta. Era berean, hiruko saskiratzeen lehiaketa eta patata tortilla lehiaketa ere egin dituzte. [flickr_set id="72157668243692704"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide