Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Txepelketa jokatuko dute eguerdian Zarautzen, Bertso Astearen barruan.
Urko Arregi, Gontzal Belategi, Libe Goenaga, Andoni Mujika, Beñat Mujika eta Ane Peñagarikano izan ziren atzo Torre Luzeako parkea girotu zuten bertsolariak. 22:30etik hasita, gazteek emanaldia eskaini zuten eta herritar ugari bertaratu ziren.
Gaur jarraituko dute Bertso Asteko ekitaldiekin. Modelo aurrean hamaiketakoa egin ostean, eguerdian hasiko dute Txepelketa, tabernaz taberna. 15:00etan, berriz, bazkaria eta final handia izango dute Egoki jatetxean.
[flickr_set id="72157671032439216"]