Lucia Baskaran: "Porrot ukitua eleberri osoan mantendu dut; hori da gai nagusia"

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 14a

Zarauztarrentzat erronka pertsonal 'Partir' idaztea. Nerabezaroaren ondorengo inozentziarekin bukatu eta mundua deskubritu nahi duten gazteei buruzko eleberria da.

Partir hitzak gaztelaniaz esanahi asko ditu. Zeri egiten dio erreferentzia kasu honetan? Izenburu hori jarri diot eleberriari esanahi bikoitza duelako. Haustura batean oinarritzen da, haustura hori ez da soilik sentimentala; aurreikuspen batzuei egiten die erreferentzia, errealitatetik oso urrun dauden aurreikuspen batzuei. Heldu bilakatzeari buruzko eleberria da Partir. Protagonistak espero bezalakoa ez den munduari aurre egin beharko dio. Protagonista, Victoria, 17 urterekin Madrilera joangoa da, krisi existentzial garrantzitsua du... Esperientzia errealetan oinarritutako fikzioa al da Partir? Hala fikzio kutsuko autobiografia da? Autofikzioa da, hau da, esperientzia propiotan oinarrituta dago, baina aldi berean, fikzioz bete dut erabat. Bere bikotekidearekin duen harremana eta haustura, interpretazio eskolan bizi dituen esperientziak... Porrot zantzua dute bizipen guztiek. Zergatik eman nahi izan diozu ukitu hori? Eleberri osoan zehar mantendu dut porrot ukitua; hori da liburuaren gai nagusia. Horregatik ahal izan dudan guztietan umorea sartzen saiatu naiz, apur bat arintzeko. Elkarrizketa osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide