Eguzkia hartu eta bainatu, oztoporik gabe

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 13a

Aurrerantzean mugikortasun zailtasunak dituen orok erabili ditzake gailu bereziak.

Miren Letamendia eta Felix Zubia tresna bereziekin. (Maitane Subijana) Duela urte batzuk ezintasun fisikoa zutenentzat jarri zituzten eskuragarri tresna berezi horiek, oztoporik gabe hondartzara jaitsi zein itsasoan baina zitezen. Miren Letamendia Hirugarren Adineko eta Osasuneko zinegotziak jakinarazi du iaz emakume batek eskatu zuela zerbitzu hori zabaltzeko, eta horri erantzunez aurten mugikortasun arazoren bat duen orok ere erabili ahalko dituela, artrosia dutenek edota istripuren bat izan eta mugitzeko eragozpenak dituztenek, esaterako. Felix Zubia Zarauzko Gurutze Gorriko lehendakariak azaldu duenez, zehazki, eguzkia hartzeko bi aulki dituela Gurutze Gorriak eta beste bi uretara sartzeko. Horrez gain, makulu bereziak ere jarri dituzte erabilgarri. Astearte eta ostegunetan 11:00etan erabili ahalko dira aparatu horiek. Txanda eskatu beharko da aurrez, 617-452341 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide