Zuhaitz bat errepidera erori zen atzo, asteartea, 16:30ak aldean, Zarauzko Vista Alegre auzoan, Torreoiko parke inguruan. Inor ez zen zauritu, baina inguruan aparkatutako auto batzuk azpian hartu zituen. Suhiltzaileak aritu ziren zuhaitza mozten eta errepidetik kentzen.