Galiziako Eguna ospatuko dute Iñurritzako zelaian. (Aritz Mutiozabal)
XXXIII. Galiziako Eguna ospatuko dute igandean Zarautzen. Urtero bezala, Iñurritzako zelaian egingo dute egun osoko festa. Egun bat lehenago, larunbatean, Os Agarimos taldearen emanaldia izango da, Musika Plazan.
Egitaraua
Uztailak 16, larunbata
23:00. Os Agarimos taldearen emanaldi folklorikoa eta kalejira, Musika Plazan.
Uztailak 17, igandea
10:30. Alborada, Iruñeako Santiago Apostol taldea, Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira kultur elkartearen eskutik.
11:00. Meza, San Pelaioko ermitan.
13:00. Dantza saioak, Iruñeako Santiago Apostol taldea, Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira kultur elkartearen eskutik.
16:30. Zarauzko Montetxio abesbatzak lau kanta abestuko ditu.
17:00. Musika eta dantza, Iruñeako Santiago Apostol taldea, Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira kultur elkartearen eskutik.
Egun osoan. Iñurritzako zelaian, bazkaria, Morena olagarro prestatzailea, lakoia, enpanada, tartak, gazta eta Ribeiro nahiz Albariño ardoak. Prezio herrikoiak.