Julian Ugarteren omenez antolatu du Artezaleak taldeak lehiaketa, udalaren babesarekin. Izena egunean bertan, igandean eman beharko da, 08:45-10:00 bitartean. Nahi duten margolari guztiek hartu dezakete parte. Lanak egiteko mihise edo tablexa parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko du. Bakoitzak bi mihise zigila ditzake, baina bakarra aurkeztu. Egunean bertan egin beharko da hori, udaletxeko sarreran 08:45etatik 10:00etara.
Margolariek lanak kalean egingo dituzte eta gaia Alde Zaharra izango da. Sorkuntza prozesuan izandako sentipenak islatuko dituzte mihisean eta teknika librea izango da. Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira, norberak eramandako asto edo
kaballetean,13:30etik 14:00etara Lege Zaharren enparantzan. Lanak aurkeztu ondoren, mokadutxoa eskainiko diete parte-hartzaileei.
Albiste osoa,
Zarauzko Hitzaren webgunean.