Nora Kortaberria eta Anne Artola eskubaloi jokalariak. (Hitza)
Aurreko astetik Moskun (Errusia) dabiltza Aiala Zarautz taldeko Anne Artola (Zarautz, 1996) eta Nora Kortaberria (Elgoibar, 1997), Espainiako eskubaloi selekzioarekin junior mailako Munduko Txapelketa jokatzen. Baina beraien abentura jada bukatu da. Atzo eguerdian Suediaren aurka lehiatu ziren final zortzirenetan, eta 29-13ko emaitzarekin galduta, txapelketatik kanpo geratu dira.
Taldeen faseko ligaxka jokatuz ekin zioten txapelketari joan den astean, C multzoan. "Aurreikuspenak aurreikuspen, partida bakoitza mundu bat da, eta bakoitza final bat bezala hartu genuen2, adierazi dute Nora Kortaberriak eta Anne Artolak. Hasiera ona egin zuten Argentinari eta Egiptori irabazita, baina ondoren Alemaniaren eta Errumaniaren aurka porrota jaso zuten.
"Bagenekien lehenengo bi selekzioak [Argentina eta Egipto], Alemaniarekin alderatuta, errazagoak izango zirela". Alemaniako selekzioaren aurka aurretik ere neurtuak zituzten indarrak, eta "maila handiko taldea dela erakutsi digute". Errumania bera ere talde gogorragoa bezala ikusten zuten, eta lan gehiago egin beharko zutela haien aurka garaipena lortzeko.
Erreportaje osoa,
Zarauzko Hitzaren webgunean.