Ate joka dator Zarauzko Bertso Astea

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 11

Ostegunean hasiko da Zarauzko Motxian bertso eskolak antolatuta.

Iazko Bertso Eguneko Txepelketa. (Aritz Mutiozabal) Urteroko zita egitarau oparoarekin hasiko da. Torre Luzeako parkean egiten den bertso musikatuen emanaldian gai desberdinak jorratzeko bertso sorta bat prestatu dute, Imanol Etxeberria perkusioan, Xabier Etxeberria gitarran eta Iñigo Mantzizidor, Mantxi armonikarekin lagun direla. Aurten, bertsoez gain, "sorpresa" bat ere egongo dela jakinarazi du Motxianeko kide den Mantxik. Emanaldiaren amaieran, Eonaixilik lehiaketako sari-banaketa izango da. Azken hilabeteetan txosnetan nahiz tabernetan kutxa berdeak jarri dituzte nahi orok bertsoak idatzi eta bertara botaz lehiaketan parte hartzeko. Ostiralean ere badago zer gozatu: arratsaldean, frontoi txikian, II. Bertso Pelota Desapiyua egingo dute eta gauean, berriz, bertsolari gazteen emanaldia, Torre Luzeako parkean. Bertsolariak honako hauek izango dira: Urko Arregi, Gontzal Belategi, Libe Goenaga, Andoni Mujika, Beñat Mujika eta Ane Peñagarikano. Albistea osorik, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide