Eusko Tren Ligan sailkatzeko bigarren eta azken proba jokatu zuten atzo eguerdian, Donostiako V. Eusko Label Banderako estropadan, eta Getaria-Zarautz traineruak ezin izan zuen balentria lortu.
Erlojupeko proba izan da, eta lehen lau sailkatuak hereneguneko Orioko estropadako berak izan dira, atzoko hurrenkera berean, gainera: San Juan izan da nagusi, eta haren atzetik geratu dira Hibaika, Orio eta Cabo. Ondorioz, hiru horiek lortu dute aurtengo ligan lehiatzeko txartela; San Juanek bermatuta zuen postua, iazko txapelduna zelako.
Getaria-Zarautz seigarren postuan sailkatu zen atzokoan. Herenegun, Orioko estropadan, Caboren atzetik geratu ziren bosgarren postuan, eta atzo postu bat atzerago bukatu zuten, Arraun Lagunak traineruaren atzetik. Aurtengo helburuetako bat zuten ligarako sailkatzea, baina ezin izan dute lortu.