Orioko neskak atzo, etxeko estropadan (Joxemari Olasagasti).
Eusko Tren Ligan sailkatzeko bigarren proba jokatu dute gaur eguerdian, Donostiako V. Eusko Label Banderako estropadan.
Gaurkoa ere erlojupekoa izan da, eta lehen lau sailkatuak atzoko Orioko estropadako berak izan dira, atzoko hurrenkera berean, gainera: San Juan izan da nagusi, eta haren atzetik geratu dira Hibaika, Orio eta Cabo. Ondorioz, hiru horiek lortu dute aurtengo ligan lehiatzeko txartela; San Juanek bermatuta zuen postua, iazko txapelduna zelako. Beraz, Orio Eusko Tren Ligan izango da beste urte batez.
Getaria-Zarautz seigarren postuan sailkatu da gaurkoan. Atzo Caboren atzetik geratu ziren bosgarren postuan, eta gaur postu bat atzerago sailkatu dira, Arraun Lagunak traineruaren atzetik. Aurtengo helburuetako bat zuten ligarako sailkatzea, baina ezin izan dute lortu.
Gizonezkoetan,
Hondarribiak garaipen berri bat lortu du San Miguel Ligan, eta Oriok atzoko sailkapen bera berretsi du, laugarren postua. Zumaia, berriz, azken sailkatua izan da. Sailkapen orokorrean oriotarrak bosgarren dira, 37 punturekin, eta zumaiarrak azken postuan jarraitzen dute, 8 punturekin.