Jai giroan murgildu dira Zarauzko Vista Alegre auzoan

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 9a

Saskiratze lehiaketa egin dute (Aritz Mutiozabal). Atzo arratsaldean abiatu zituzten Vista Alegre auzoko jaiei, eta gaur goizean haurei zuzendutako jarduerak egin dituzte: marrazki eta eskulan tailerrak, penalti eta saskiratze lehiaketak, jostailuzko motorren eta patineteen lasterketa... Eguerdian auzo bazkaria izango dute, jai giroari jarraipena emateko. Argazki bilduma Zarauzko Hitzaren atarian dago ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide