Kale antzerkiaren festa Zarautzen

Aritz Mutiozabal 2016ko uztailaren 9a

Colabse konpainiaren 'Mesa para 2' antzezlana, udaletxe aurrean (Aritz Mutiozabal). Kalerki jaialdiaren bigarren egunak ere ikusmin handia sortu zuen. Jendeak atseginez jarraitu zituen Murmuyoren Fisura ikuskizuna, Marino e Mariniren musika emanaldia eta Colabse konpainiaren Mesa para 2 jatetxe irekiera ibiltaria.
Gaur, nazioarteko antzerki topaketaren hirugarren eta azken eguna izango da. Lau euskal konpainiek –Hortzmuga, Tio Teronen Semeak, Haatik eta Deabru Beltzak– euren lanak aurkeztuko dituzte arratsaldetik aurrera. Argazki bilduma ikusgai dago zarauzkohitza.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide