Zezenen aurrean korrika eginez hasi dute Zarauzko kale antzerki jaialdia, Kalerki

Aritz Mutiozabal 2016ko uztailaren 8a

Atzo arratsaldean 'Dira, dira, zezenak dira!' izeneko saio berezia egin zuten Zarautzen Madrilgo Recortauro taldekoek

Madrilgo Recortauro taldearen eskutik, Dira, dira, zezenak dira! izeneko entzierro berezia egin zuten atzo arratsaldean, Zarautzen. Udaletxetik bospasei zezen puzgarri atera ziren, eta Lege Zaharren enparantzatik hasita, Kale Nagusian joan-etorria egin eta Musika Plazara iritsi ziren. Jende askok hartu zuen parte Kalerkiren lehen ikuskizunean, eta Alproja antzerki taldeko kideek ere hartu zuten parte, entzierroaren aurretiko unea girotuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide