Ekainaren erdialdean bukatutzat jo zuen Ibai Vigil-Escalera zarauztarrak
Mama Please Forgive Me bere film labur dokumentalaren proiekzio zikloa, nazioarteko 37 zinema jaialditan erakutsi ondoren. Hain justu ere, duela bi urte errodatu zuen hiri berean eskaini zuen azken emanaldian: New Yorkeko The Americas jaialdian, Columbus Circleko Time Warner antzoki aretoan. "Beti da pozgarria, hainbeste denbora inbertitu ostean, norbere lana publikoaren aurrean erakustea. Jaialdietan egoteak aitortza ematen dizu, eta horrek lan gehiago egiteko motibatzen zaitu".
Vigil-Escalerak nabamendu du "harrera oso ona" izan duela batez ere LGTB zinema jaialdietan. "Pozgarria izan zen BFI: Flare London LGTB zinema jaialdiaren parte izatea, Eurokopako LGTB zinema jaiadirik handiena da eta zaharrena, 1986. urtean hasi zen". Edonola ere, "garrantzitsuena" norbere lana proiektatu ahal izatea dela dio: "Askotan ez dio hainbeste axola non erakusten den".