Gaur zabaldu dute Itxasmendin erabilera anitzeko eremua, udalak hura egokitzeko lanak egin ostean. Udan aparkaleku gisa erabiliko dute, eta doakoa izango da; 80 auto inguru kabitzen dira.
Uda amaitzean askotariko ekitaldiak antolatzeko baliatuko dute gunea; izan ere, udalak lurra txukundu du horretarako. Iaz zirkoa jarri zuten gune horretan eta, udalak jakinarazi duenez, auzoko pista ez kaltetzea da espazio berri horren helburua.